Hondakinari buruz informa zaitez, zer egin eta non utzi

Pribatasun politika

Lege oharra

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluak xedatzen du informazio gizartearen zerbitzuak ematen dituzten guztiek nahitaez jarri behar dituztela eskura baliabideak, aukera emateko, bai zerbitzuaren hartzaileei, bai eskumenak dituzten organoei, bide elektronikoetatik sarrera izateko atal honetan ematen dugun informazio jakin batera, modu iraunkorrean, errazean, zuzenean eta doakoan.

Arabako Foru Aldundiak eta Vitoria-Gasteizko Udala, edozein unetan eta aldez aurretik abisatu beharrik gabe, bere webgunean jasotzen den informazioan edo haren konfigurazioan edo aurkezpenean aldakuntzak eta eguneratzeak egiteko ahalmena gordetzen dute.

Bai webgunerako sarrera, bai bertan jasotzen den informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardura dira bakar-bakarrik. Arabako Foru Aldundiak eta Vitoria-Gasteizko Udala ez dute erantzukizunik hartuko sarreratik edo informazio horren erabileratik erator daitekeen edozein ondorio, kalte edo galeraz, salbu eta hertsiki bere eskumenak betez men egin behar dien lege xedapenen aplikazioaren ondorio diren ekintza guztiei dagokienez.

Arabako Foru Aldundiak eta Vitoria-Gasteizko Udala ez dute hartzen webgunean azaltzen diren hirugarrenen esteken konexiotik edo edukietatik eratorritako inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotzen den informazioa baimenik gabe erabiltzekotan, edo jabearen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei kalterik egitekotan, legearen arabera dagokion ekintzak gauzatuko dira, eta horretatik eratorritako erantzukinak exijituko dira.

Datuen babesa

Interesdunak emandako datuak, bakar-bakarrik, web atari honen bitartez datu horien titularrek egindako eragiketa edo izapide konkretuek eskatzen dituzten helburuetarako erabiliko dira.

Aipatutako datuak inoiz ere ez dira landuko eta ez zaizkie beste batzuei lagako, ez bada datuen titularraren baimen argi eta garbiarekin edo, baimen hori gabe, ondoko xedapen hauetan aurreikusitako salbuespenezko kasuetan: 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, datu pertsonalen jabetza publikoko fitxategiei buruzkoa eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzekoa, 5. artikulua, eta 15/1999 Legea, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babestekoa, 6.2, 11.2 eta 21.1 artikuluak (BOEren 298. zk.a, 1999ko abenduaren 14koa).

Aipaturiko arauetan xedatutakoari jarraituz, datuen titularrak, edozein unetan, eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango ditu, ondoren ematen den eskabide eredua betez.

Eskabide hau eta agiri osagarriak (hau da, interesdunaren nortasuna edo bere ordezkariarena kreditatzen duten agiriak eta ordezkaritza hori kreditatzen duten agiriak) Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorreko bulegoetan entregatu beharko dira (Probintzia Plaza, z.g. behea, PK 01001, Vitoria-Gasteiz (Araba), bertara etorrita nahiz haien bidalketa eta harrera bermatzen dituen beste edozein bidetatik, edo idazkia bidaliz Vitoria-Gasteiz Udaleko herritarrei laguntzeko bulegoetan nortasuna egiaztatzeko agiri baten kopia erantsi beharko da.