Hondakinari buruz informa zaitez, zer egin eta non utzi

Motots-goma

 NON UTZI

Garbigunea Berrerabiltzekoen edukiontzia Berrerabiltzeko gunea Helburu solidarioentzako ehun berrerabilgarria

Informazioa

Hondakinen katalogoko arropak dira.

Garrantzitsua

Berrerabilpen edukiontzietan denetariko arropak utz daitezke: erabilezinak, hondatuak zein erabilgarriak.

Ahal dela, utzi arropak poltsa itxietan eta oinetakoak pareka lotuta.

Arriskuak eta inpaktuak

Arropa berriak lehengaietatik abiatuta egiteko gehiegizko ur asko kontsumitzen da; gainera, prozesua oso kutsagarria da, koloragarriak eta pigmentuak erabiltzen dira eta.
- Praka batzuk lehengaietatik abiatuta egiteko 3.000 litro ur kontsumitzen dira batez beste.

2013an 18.072 kg arropa utzi ziren hondakindegietan; atmosferara 490 tona CO₂ botatzea bezala izan zen, gutxi gorabehera.

Kudeaketa onarekin lortutako onurak

Ehunezko objektuen berrerabilpenak eta birziklatzeak hainbat onura dauzka gizartearentzat:
- Euskadin 7.000 arropa-donazio egin dira Cáritasentzat beste gauza batzuekin batera: tresna elektriko txikiak, jostailuak, liburuak eta abar.
- Laneratzeko 241 enplegu sortu dira eta 433 gizarte enplegu.

Arropak berrerabiltzeak eta birziklatzeak beste onura batzuk ere baditu:
- Hondakin gutxiago pilatzen da zabortegietan.
- Lehengai gutxiago erabili behar da arropa berriak egiteko.
- Fabrikazio prozesua murrizten da, eta ondorioz arropak lehengaiz egiteko egin beharreko ur eta energia kontsumo handiak txikitzen dira.