Hondakinari buruz informa zaitez, zer egin eta non utzi

Botikako serum fisiologikoko potoa (hutsik)

Informazioa

Hondakinen katalogoko botikak dira. Irabazteko asmorik gabeko SIGRE entitatearen bidez kudeatzen dira.

Garrantzitsua

Behar ez diren edo iraungita dauden botikak farmazietako SIGRE puntuan utzi behar dira, edo aplikazio honetan zehazten diren beste bilketa gune batzuetan.

Botiken ontziak ere SIGRE puntuetan utzi behar dira.

Gazak, aposituak, orratzak, objektu zorrotzak, termometroak (merkuriozkoak zein digitalak), pilak eta erradiografiak ez dira utzi behar SIGRE puntuetan. Begiratu aplikazioan non utz daitezkeen.

Arriskuak eta inpaktuak

Botiken hondakinak geroz eta arriskutsuagoak dira gizakion osasunerako eta ingurumenerako; hona adibide batzuk:
- Zabortegian uzten edo hustubideetatik botatzen diren botikek (batzuk arriskutsuak dira) kalte egin diezaiekete landareei eta animaliei, eta ibaiak eta akuiferoak kutsa ditzakete.
- SIGREren zuzendari nagusi Juan Carlos Mampasoren arabera, larrialdietako ospitaleratzeen %10 botiken erabilera txarragatik gertatzen dira.
- SINC agentziaren eta Ingurumeneko Europar Agentziaren (IEA) arabera, botika osagaien hondar kaltegarriak detektatu dira animalietan (etinil estradiola edo diklofenakoa, esaterako); batzuek arrainen feminizazioa eragiten dute, beste batzuek hegazti sarraskijaleak akabatzen dituzte eta beste batzuek elikadura arazoak sortzen dizkie hegaztiei.

Kudeaketa onarekin lortutako onurak

Hondakin hauek birziklatuz energia aurrezten da eta material berriak erauzteko eta prozesatzeko sortzen den kutsadura saihesten da.

SIGREk azken hamar urteetan kudeatu dituen botiken ontzi eta prospektuetako papera eta kartoia birziklatzeari esker:
- 126 milioi kWh gutxiago kontsumitu dira, hau da, 38.800 etxetan urtebetean kontsumitzen den energia.
- 42.000 tona CO₂ gutxiago bota dira atmosferara.